2011/12/15

Jolasak eta IKT-ak

Blogaren sarrera ezberdinen bidez, jolasen munduan murgiltzen saiatu gara. Gaurko sarreran, jolasen inguruan arituko gara berriro ere, baina hauek arlo zehatzago batean aplikatuz: informazio eta komunikazio teknologietan, alegia.


Egun IKT-ak berebiziko garrantzia dute haurren hezkuntzan, eskolan nahiz eskolatik kanpo. Hori dela eta, garrantzitsua da haurrak mundu horretan murgiltzea pixkanaka-pixkanaka; batetik, IKT-ak baliabide gisa arrunt bilakatzeko eta bestetik, eskolan lantzen den ikaskuntza "arrunta"n lortzen dituzten gaitasunez gain, beste gaitasun batzuk lortzeko. Ikus ditzagun zer nolako ezaugarriak dituen baliabide honek:

  • Baliabide pedagogiko gisa erabiltzeko aukera ematen du.
  • Errekurtso ezberdinak erabiltzeko aukera ematen du.
  • Ikasleen artean iritzi ezberdinak emateko aukera eskaintzen du.
  • Sarean modu kooperatiboan lan egiteko aukera eta gaitasuna eskaintzen du.
IKT-en erabileraren artean, bideojokoak aipa ditzakegu. Bideojoko anitzak daude, hortaz, egoera eta adin ezberdina kontuan hartuko dugu, bat edo beste aukeratzeko. Hala ere, bideojokoei esker haurrek hainbat gaitasun abian jarri beharko dituzte, ondorengoak dira:



  1. Informazio jasotzea, lantzea eta garatzea.
  2. Razonamendu deduktibo eta induktiboak egitea.
  3. Estrategia kognitiboak eraikitzea eta aplikatzea.
  4. Aktibitate batzuetan psikomotrizitatea lantzea.
  5. Jarduera motoreak lantzea eta garatzea.

Laburbilduz,. IKT-ak alderdi positiboak eskainiko dizkio haurrari, hortaz, horrelakoak erabiltzea gomendagarria izango da bere garapenerako.


Gaia borobiltzeko asmotan, ikus ezazue ondorengo Slideshare-a (Juegos y Tics), gai honen inguruan informazio interesgarria ematen baitu.


Juegos y tics
View more presentations from verowhite


Baina irudi batek maila hitz baino gehiago balio duenez, ikus dezagun IKT-ak hezkuntzan sortzen dituzten emaitzak:


2011/11/18

Umeen euskal joko tradizionalak

Aurreko sarreretan, jolastearen garrantziaz aritu gara, eskaintzen dituen onurak aztertu ditugu eta adin bakoitzerako zein jolas diren aproposak landu ditugu. Oraingoan, euskal joko tradizionalen inguruan hitz egingo dugu.

Euskal joko tradizionalak ugariak dira, hurrengoko liburutxo digitalean ikusi dugun bezala. Batzuk, ezagutuko dituzue, beste batzuk, aldiz, ez. Begiradatxo bat bota iezaiozue, azken finean, gure kultur ondarearen zati bat dira eta askotan, umeak gure inguruan jaiotako jolasak ezagutzea oso aberasgarria izan daiteke.

 Zer iruditu zaizue? Pentsatzen ote zenuten hainbeste euskal joko egongo zirenik? Gure haurrekin horrelako jokoak praktikan jartzea komenigarria izango litzateke. Hauetako joku askok, gainera, euskal abestiekin egitekoak dira, hortaz, jolasten ari garen momentu berean dantzak eta abestiak landu ditzakegu eta aldi berean, haurrek euskaraz mintzatzeko aukera paregabea dute,  euskara praktikatzeko unea ere bilakatu daitekeela.


Jolasa, sozializazio tresna gisa

Jolastu nahi dugunean, bakarka edo taldeka egiteko aukera dugu. Egokia da bakarka jolastea, noski, baina ezin ahantz daiteke, taldeka jolastea ere oso komenigarria dela eta are gehiago, beharrezkoa.
Haurra taldeka jolasten duenean beste umeekin sozializatzen ari da eta honi esker...

  • Taldean aritzen ikasten du (arauak errespetatuz, txandak itxaroten...)
  • Beste haur batzuekin jolasak nahiz beste hainbat gauza konpartitzen ikasten du.
  • Beste pertsonak errespetatzen ikasten du.
  • Ezagutzen ez dituen umeekin harreman berriak egiten ikasten du.



Hortaz, jolasak sozializazio tresna gisa erabili dezakegu. Hala ere, ikasi  behar dute ere bakarrik jolasten. Hurrengoko powerpointean taldean jolasteko hainbat jolas interesgarri ikus ditzakezue.

Slideshare aurkezpen honetan ikusi dugun bezala, jolas ugari daude, taldean jolasteko eta horretarako, zapi bat edota pilota bat beharrezkoa dugu. Ez dugu jolas garestirik erosi behar edota parkera gure umeekin jolas desberdinekin joan behar.

                                                                                       

2011/11/12

Adin bakoitzerako jolas bat (III)

"Adin bakoitzerako jolas bat" izeneko sarrerei amaiera emateko, 6-11 urte bitarteko umeek zein motatako jolasak erabili behar dituzten aztertuko dugu.

6-8 urte bitartean, beste haurrekin erlazionatzeko gaitasuna hazten da, hortaz, lagunak beharrezkoak dituzte. Imitazio jolasak leku garrantzitsua hartzen hasten dute; ikusten eta entzuten duten guztia errepikatzen dutelarik. Talde-jolasekiko interesa pizten hasten da; arauak onartzen hasten dira, jolasen inguruan interes gehiago azaltzen dute, etab. Garai honetan, guztia jakin nahi dute, beraz, jolasek bere ezagutzak zabaltzeko aukera ematen diote. Jolasen artean ondokoak izango dira nagusi: ARIKETA JOLASAK, JOLAS SINBOLIKOAK, ERAIKUNTZA JOLASAK eta ARAU JOLASAK.

Ikus dezagun jolas mota bakoitzerako aproposak diren hainbat jostailu:


ARIKETA JOLASAK:


  • Bizikletak
  • Patinak
  • Soka-saltoa
  • Pilotak
  • Hula hop-a





     JOLAS SINBOLIKOAK:


    • Klarionak eta arbelak 
    • Plastilina
    • Txotxongiloak
    • Mozorroak





    ERAIKUNTZA JOLASAK:

    • 50-100 pieza arteko puzzleak
    • Piezekin osatzeko eraikuntza jolasak





      ARAU JOLASAK:

      • Partxisa
      • Dominoa
      • Kanikak
      • Umeentzako ordenagailuak




      8-11 urte bitartean, gauzak ezagutzeko nahia handitzen da eta ikasitakoa eta taldeko kideekin alderatzeko gogoa pizten da. Gainera, lagun onenaren irudia agertzen da. Jolasen artean, ARAU JOLASEK garrantzia handia hartuko dute, bere gaitasun intelektual eta fisikoak bere lagunen aurrean adierazteko aukera ematen dietelako. Hortaz, ikus dezagun arau jolasen inguruan zeintzuk diren jolas egokienak:

      • Magia jolasak 
      • Oroimena lantzekoak
      • Boloak
      • Jolas matematikoak 







      Hiru sarrera hauetan ikusi dugunez, jolas guztiak ez dira edozein adinetarako baliogarriak. Jostailu bakoitzak bere ezaugarriak ditu, hortaz, edozein jostailu ez du balio adin batzuetarako. Askotan horrelako kontuetaz ez gara ohartzen eta oso garrantzitsuak dira, azken finean, haurraren garapenaren zati bat, jostailu hauen menpe dago.

      Sarrera hau borobiltzen amaitzeko, ikus dezagun ondoko bideoa:


        2011/11/08

        Adin bakoitzerako jolas bat II

        Aurreko sarreran, haurraren lehen urtean zeintzuk diren bere jostailu egokienak aztertu genuen. Oraingoan, 2 urtetik 5 urterarte zein jostailu diren aproposenak aztertuko dugu. Horretarako, testu birsortu baten bidez egingo dugu.


        1-2urte: Mugimenduak garrantzi handia du; dena ukitu behar du eta leku guztietara iritsi, horregatik espazioan barrena ibiltzeko aukera emango dioten jostailuak behar ditu. Jada badabil eta errazagoa izango da gauzak hartzea... Hitzak erabiltzen ditu gauzak adierazteko eta hiztegia handitzen doa. Bere autonomia adieraztea gustatzen zaio. Helduekin jolastea gustukoa du, eta gainera, bere lorpenak zoriondu zain egoten da. Gertaerak erlazionatzeko aukera ematen duten jostailuak behar ditu, kausa-efektua ulertzen lagundu eta ekintza sinpleen imitazioa bultzatzen dutenak. Jostailuak: ARIKETA JOLASAK: Askotariko argiak dituzten lanparak, ispiluak, mugimendua eta soinua duten jostailuak, egurrezko edo plastikozko jostailuak jotzeko edota era askotara ordenatzeko, uretan eta hondarrean jolasteko jostailuak, ibiltzen lagunduko dioten jostailuak, hainbat tamainatako pilotak... JOLAS SINBOLIKOAK: Pinturak, jolaserako liburuak, oihalezko panpinak, panpinekin jolasteko osagarriak, telefonoak, pelutxeak, ibilgailuak... ERAIKUNTZA JOLASAK: Egur edo plastikozko jostailuak, pieza bat bestearen barnean sartzeko aukera ematen dutenak, baina pieza gutxikoak. 2-3urte: Haurraren autonomia mailak nabarmen egin du gora; badira hilabete batzuk oinez hasi zenetik, bere gorputza hobeto ezagutzen du eta hobeto kontrolatzen du bere ingurunea. Gauzak berak bakarrik egiteko beharra du. Lengoaia ere hobeto menderatzen du eta etengabe imitatzen ditu helduen ondoan bizitakoak, beste haurrekin egoteko gogoa du, askotan beraiek ezagutzera gerturatuko da eta helduekin ere egon nahiko du, baina ikusle moduan. Jostailuak: ARIKETA JOLASAK: Soinua eta mugimendua duten jostailuak, musika tresnak, gorputz osoa ikusteko moduko ispiluak, ordenatu eta bata bestearen gainean jartzeko aukera emango dioten jostailuak, uretan eta hondarrean jolastekoak, pilotak, txirristak, trizikloak, bultzatzeko jostailuak, mugimendua eta soinua dutenak. JOLAS SINBOLIKOAK: Margoak, ipuin eta liburuak, panpinak eta osagarriak, pelutxeak, barnean jolasteko etxeak, eguneroko bizitza imitatzen duten jostailuak (sukaldea, plantxa…), mozorroak. ERAIKUNTZA JOLASAK: 6-18 bitarteko piezak dituzten puzzleak eta eraikuntzak. 3-5urte: Jolas sinbolikoak protagonismo handia hartuko du etapa honetan. Eskolan hasi da eta komunikaziorako duen gaitasunak bere harreman sozialak zabaltzea dakar. Kantitate, espazio eta denboraren lehen nozioak barneratuko ditu eta jakin-min handia izango du, guztia galdetu eta jakin nahiko du. ‘Zergatik’ galderaren adina iritsi da. Jolas egitea du lehentasuna; batez ere, besteekin jolas egitea. Eskuak eta bere gorputza askoz ere hobeto kontrolatzen ditu. Etapa amaieran, mahai jokoak interesatuko zaizkio; batez ere, bere ezaguerak adierazteko baliagarri izango zaizkionak, letra, zenbaki eta koloreak adibidez. Jostailuak: ARIKETA JOLASAK: Txibak, kaleidoskopioak, musika tresnak, uretan eta hondarrean jolastekoak, bata bestearen barnean sartzekoak, lau gurpileko bizikletak, patinak, akuilu-makuluak, hainbat neurritako pilotak... JOLAS SINBOLIKOAK: Koloretako margo eta klarionak, arbelak, panpinak (garbitu, orraztu eta janzteko) eta horien osagarriak, pelutxeak, ingurune ezberdinen erreprodukzioa (zirkoa, baserria, piraten untziak, panpin-etxeak…), gauzak kargatzeko ibilgailuak, trenak, ofizioak imitatzeko jolasak (pelukeria, saltzaileak, medikuak...), txotxongiloak, telefonoak, mikrofono eta magnetofonoak... ERAIKUNTZA JOLASAK: 30 pieza arteko puzzleak, piezak bata bestearen barnean sartzeko jostailuak, moldatzekoak, galde-erantzunak dituzten joko elektronikoak (zenbaki edota soinuen ezagutzari buruzkoak), boloak, pilota eta belkroa duten dianak...




        Informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo estekan klik egin: adin bakoitzerako jolasak

        Jolasa: Eginkizun garrantzitsua (ISSUU)

        Hona hemen Issue-n aurkitutako liburutxo interesgarri bat. Bertan, jolasak eginkizun garrantzitsua dela baieztatzen da eta horretarako, jolastea eta jostailuak zer diren azaltzen da, jostailuen inguruko historia kontatzen da, etab.

        IREKI EZAZUE LIBURUA ETA GOXA EZAZUE!!!



        Open publication - Free publishing - More ume

        Liburutxo oso interesgarria dela deritzot. Oso ondo azaltzen du zer diren jolasak eta jostailuak eta hauen inguruan hainbat azaltzen ditu. Gainera, agertzen diren irudi eta argazkiak oso politak eta atseginak dira, hortaz, irakurmena askoz entretenigarria izatea lortzen du.



        2011/11/05

        Adin bakoitzerako jolas bat (I)

        Hurrengo sarreretan, adin bakoitzean zein jolasak diren aproposenak aztertuko dugu. Haurraren adinaren arabera, jostailu bat edo beste hautatuko dugu; azken finean, jolasaren helburua umearen garapena bideratzea eta kalitatea bermatzea da.

        0-6 hilabete bitartean, jaioberria dugun haurra dugu. Inguratzen dion mundua ezagutzen ari da, hortaz, bere sentimenduak bizkortu eta bere gorputza ezagutzera laguntzen dion jostailuak dira aproposenak, hortaz, adin tarte honetan ARIKETA JOLASAK izango dira nagusi eta horretarako, ondorengoak erabiliko ditu:



        Mugikariak. Haurraren lehenengo jostailua da. Sehaskatik ikus dezake eta musika ere izatea komenigarria izaten da.










        Lanparak. Merkatuan kolore eta forma desberdinetakoak aurki ditzakegu. Lanparak mugitzen diren argiak dituztenak dira. Hauek ere oso garrantzitsuak dira haurraren garapenerako.








        Ispiluak. Haurra bere aurpegia ikustekoak dira. Mugitzen denean edota keinuak egiten dituenean, nola aldatzen den ikus dezan. Hauek bereziak dira, eta ez dira puskatzen.









        Alfonbrak eta koltxonetak. Haurrak bertan etzan egiten dira. Kolore eta forma askotakoak daude, askok soinuak eta musika dituzte.










        Ahora eramateko jostailuak. Hauek oso ugariak dira: ahora eramateko panpinak, txintxirrinak, etab.






        6-12 hilabete bitartean bere gorputzaren mugimenduak kontrolatzen joango da eta pixkanaka-pixkanaka nahi dituen objektuak lortzeko mugitu egingo da. Hori dela eta, bere independentzia prozesua hasiko da, hortaz, iniziatiba izatea sortzen dioten jostailuak -mugimendu bat egiterakoan zer ondorio dakartzan ikusteko aukera ematen diotenak-  aproposenak dira, hala nola, zutik jartzen lagunduko dioten jostailuak, animali handiak (gainera igo eta botatzeko), soinua eta mugimendua duten jolasak, etab. Hauek ere ARIKETA JOLASAK izango dira.

        Aipatu ditugun jostailuez aparte, adin tarte honetako haurrei laztanak edo muxuak ematea, etab. joku itxurakoak bilakatzen dira ere. Ikus dezagun ondoko bideoa

        2011/10/29

        Egunero aire librean jolastu beharra dugu!!

        Azken urteotan, jolasteko moduak asko aldatu dira; jolas gisa bideojokoak nagusitu dira eta horren ondorioz, jolasteko ohiturak aldatu dira.

        Oraindik gogoratzen dut txikia nintzenean egunero parkera joaten nintzela eta bertan bizikletarekin ibiltzen nintzen, sokan saltoka, etab. Egun, gure gazteak gero eta gutxiago jolasten dute aire librean, etxean geratzen baitira euren kontsolarekin jolasten edota telebista ikusten eta horrek hainbat ondorio ekar ditzake, hala nola, beste umeekin gero eta gutxiago harremanak izatea, loditzea, etab.

        Sarean bilatzen, hurrengoko irudia aurkitu dut, bertan, umeek ekintza desberdinak egiten zenbat ordu aritu behar diren  agertzen da, oso interesgarria izan daitekeela deritzot, ikus dezagun!!


        Argi azaltzen da nola telebista ikusten edota bideojokoetan aritzen bi ordu baino gutxiago aritu behar direla. Aldiz, kirola egiteko denbora eskaini behar diotela argi agertzen da; astean gutxienez hiru egun eta gehienez bost egun aritu behar baitira.
        Egunero, aldiz, egin behar dituzten ekintzen artean, jolastea da, baina beti aire librean, noski!

        Ondorioz, egunero gure gazteak parkera, mendira edo aire librean dagoen leku batera eramatea garrantzitsua da, euren artean harremanak ezartzeko, kirola egiteko, etab. Pena handia izango litzateke aintzinako jolasak eta horren inguruko ohiturak galtzea.

        2011/10/15

        Jolasteak eskaintzen dituen onurak

        Aurreko sarreran jolas motak sailkatu ditugu eta jolas bakoitzak dakartzan onurak aztertu ditugu. Oraingoan jolasak umeengan sortzen dituzten onurak sailkatu ditugu baina era orokorrago batean.




        1. Sentsazio berriak sentitzen dira.
        2. Sormena eta irudimena garatzen dira.
        3. Jolasak haurra asebetetzen duten jarduerak dira.
        4. Gorputzeko mugimenduen koordinazioa garatu eta erraztu egiten da.


        5. Motrizitatearen eta ikusmenaren arteko koordinazioa garatu eta erraztu egiten da.
        6. Hizkuntzaren garapena sustatzen da.
        7. Besteekin harremanak sortzen dira.
        8. Norberaren ezagutza errazten da.
        9. Testuinguruaren ezagutza errazten da.
        10. Gurasoekin atxikimendua garatzen da.


        Hala ere, onura hauek lortzeko, irizpide batzuk jarraitzea komunigarria da, beraz, ezin ahantz daiteke:


        • Haurrek bakarrik jolasten ikasi behar dute. Horretarako, hainbat "irizpide" irakatsi behar diegu, esate baterako, hasieran piezak bere tokian sartzen irakatsi behar diegu baina denboraren poderioz komenigarria da haiek bakarrik piezak bere tokian sartzea, euren irudimena erabiliz.
        • Ingurunean sortu daitezkeen distrakzioak (zarata edo bestelakoak) murriztu behar ditugu, umeek estimulu bakar bat prozesatzeko gai baitira.
        • Jolasten amaitu dutenean, jostailuak gordetzen ikasi behar dituzte. 
        • Gehiegizko estimuluak gaitzetsi behar dira. Haurren informazio kantitatea mugatua da, ondorioz nekatzea kaltegarria izan daiteke.

        2011/10/09

        Baina... Zer da jolasa?

        Jolasak haurren giza garapena ahalbidetzeko berebiziko garrantzia dute, hainbat prozesu kognitibo abian jarriz. Jolasteko unean haurrak bakarka, taldeka, etab. jolas daitezke, hortaz, momentu hartatik aurrera haurraren garapena lantzen hasten da: harremanak dituzte beste umeekin, euren autonomia lantzen dute, gauzak konpartitzen ikasten dute, irudimena lantzen dute, besteak beste

        Jolas motei dagokionez, hainbat daude, baina oraingoan garrantzitsuenak aipatuko ditugu: ariketa jolasak, jolas sinbokikoak, eraikuntza jolasak eta arau jolasak.



        Ariketa jolasak. Ariketa jolasak, jolas sentsorialak eta mugimenduzkoak dira. Lehenengoak koska egitea edo kolpeak jotzea izan ohi dira, jostailuarekin edo jostailurik gabe.Adibiderik argiena, txintxirrina dugu.

        Hiru urtetik aurrera, jolas hauek mugikortasun ekintzekin lotzen dira, hala nola, bizikleta, pilota, etab. Jolas hauei esker, zentzumenen garapena bultzatzen da, kausa-efektu gertaera ulertzen hasten dira, lehen arrazoibideak egiten laguntzen dute, hainbat mugimendu eta desplazamendurako koordinazioa errazten dute, besteak beste.










        Jolas sinbolikoak. Jolas hauek gauzei, pertsonei edo gertaerei esanahi berriak ematen dizkietenak dira. Jolak hauek bi urteren inguruan lantzen dira, eta umea nagusitxoagoa den ahala, konplexuagoak bilakatzen dira. 


        Jolas sinbolikoei esker, zer dagoen ongi eta zer dagoen gaizki praktikan jartzen dute eta lengoaiako garapena sustatzen dute. Gainera, irudimena eta sormena bultzatzen ditu.











        Eraikuntza jolasak. Eraikuntza jolasen multzoan, muntai jolasak, lotu beharrekoz pieza jolasak, etab. sartzen dira. Haurrak bere lehenengo urteetan eraikuntza sinpleak egingo ditu eta pertsona heldu baten laguntza beharrezko izango du. Haurra nagusitxoago denean eta denboraren poderioz, eraikuntza konplexuagoak egiten joango da. Eraikuntza jolasen artean aipatzekoak dira: puzzleak, eraikitzeko maketak, etab.

        Eraikuntza jolasak begien eta eskuen arteko koordinazioa, leku antolaketa, memoria logikoa, arreta, kontzentrazioa, pazientzia, etab. lantzen eta suspertzen dute.

        Arau jolasak. Arau jolasak, izena bera dioen moduan, arau batzuk jarraituz egiten diren jolasak dira. Horretarako, parte hartzaileek arauak ezagutu behar dituzte eta onartu ere.Lehenengo arau jolasak lau urte inguruan hasten dira.Aipatzekoa da epealdi honetan, arau jolasak baino, gaitasun, asoziazio eta arreta jolasak izaten direla eta normalean, jolasa aurrera ateratzeko heldu baten edota haur helduago baten laguntza behar izaten dutela. Umea jadanik helduagoa denean, mahai jolasak dira talde honetan sartzen direnak: dominio, mahai-futbola, tribiala, etab. Arau jolasetan normalean pertsona bat baino gehiago beharrezkoa da, hala ere, joko indibidualak ere aurki ditzakegu.



        Arau jolasei esker, haurrek gizarteratzen ikasiko dute, galtzen eta irabazten, euren txanda errespetatzen eta euren artean iritzi desberdinak kontuan hartzen. Haurraren garapenari dagokionez, arrazonamenduaren, memoriaren, arretaren eta gogoetaren garapena bultzatzen dute.

        Sarrera honi amaiera emateko, ikus dezagun Slideshareko aurkezpen bat gure gaiarekiko lotura duena:





        Jolas mota hauen inguruan informazio zehatzagoa jakin nahi izanez gero, sar zaitezte hurrengoko helbidean: Jolas motak

        2011/10/01

        Jolasaren garrantzia haur eta gurasoengan

        Orain arte, jolasek haurrengan duten eragina aztertu dugu, baina... Zer papera betetzen dute gurasoek arlo honetan? Hurrengo bideoan Pilar Rodriguezek psikologoak azalduko digu nola jolastu behar garen gure umeekin eta zelako onurak dakarzkien eurekin denbora hori partekatzea.


        Bideoan ikusi dugun bezala, oso garrantzitsua da gurasoek euren haurrekin jolastea. Komenigarria da egunero denboratxo bat eskaintzea gure haurrei aurekin jolasteko; horrela, hobeto ezagutuko dugu umea, Zer gustatzen zaion, nolakoa den, etab.


        Helduentzako jolastea ondo pasatzeko denbora baino ez da, haurrentzako, aldiz, sentitzea da, erlazionatzea...Beraz, eurekin jolastea beharrezko ekintza izango da. Gure umea jaiotzen den momentutik aurrera, jolasteko beharra du. Hala ere, zein adin duen, hau da, zein etapa bizitzen ari den kontuan harturik, era batean edo bestean jolastu behar gara beraiekin. Aipatzeko da, eurekin jolasean gaudenean, esate baterako eraikuntza bat egiten, ez diegula eraikuntza egin behar. Argi dago ez dutela izugarrizko eraikuntzarik egingo, baina hori ez da gure helburua. Gure helburua jolasarekin ikastea da eta noski, gurekin horrelako momentutxoak konpartitzea.

        Zergatik da hain garrantzitsua jolastea?

        Haurren garapenerako jolastea oso garrantzitsua da, eta are gehiago, beharrezkoa. Gure gazteek astean zehar jo ta ke aritzen dira etxerako lanak egiten, askotan jolasteko denbora ez dutelarik. Denok dakigu, ikastea euren etorkizunerako funtsezkoa dela, noski, baina baita jolastea, hainbat arrazoi direla medio. Hurrengo aurkezpenak oso ondo laburbiltzen du jolasteak dakarren onurak:

        jolasak
        View more presentations from aainho
        Ikusi dugunez, jolasek hainbat alderdi positibo eskaintzen dituzte, ikus ditzagun berriro ere, konturatzeko jolasa zein onuragaria den euren garapenerako:

        1. Inguruarekin harremanetan jartzeko
        2. Lotura afektiboak sortzeko
        3. Motrizitatea lantzeko
        4. Elkarren arteko harremanak sortzeko
        5. Arauak ikasteko
        6. Hizkuntza lantzeko
        7. Nagusiak imitatzeko
        8. Bizitzako jarduerak ikasteko
        9. Garapenerako
        10. Adierazpena lantzeko
        11. Gatazkak konpontzeko
        12. Nortasuna finkatzeko
        13. Norbera bere burua ezagutzeko
        14. Lankidetza lantzeko
        15. Bizikidetza lantzeko
        Beraz... JOLASTEA EZ DA DENBORA GALTZEA,HEZIKETA TRESNA BEZALA HARTZEKOA BAINO.

        2011/09/28

        Ongi Etorri "Jolasen txokoa" blogera!

        Blog honen bidez, jolasen munduan murgilduko gara. Batetik, jolasek haurrengan duten eragina aztertuko dugu, bai euren garapenean, baita euren heziketan ere. Bestetik, jolas desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu eta bidez batez, hauek denboran zehar izan dituzten aldaketak antzeman ahal izango ditugu.

        Espero dut baliogarria suertatzea eta denok parte hartzea, azken finean, jakituria denon artean eraikitzen da...



        Blogaren helburu nagusiak:

        1. Jolasen garrantzia aztertzea
        2. Jolasak haurrengan duten eragina azaltzea
        3. Jolasak haurrei dakarzkien onurak antzematea eta aztertzea
        4. Jolas mota desberdinak ezagutzea eta azaltzea
        5. Jolasak denboran zehar izan dituzten aldaketak ezagutzea