![]() |
1. Sentsazio berriak sentitzen dira.
2. Sormena eta irudimena garatzen dira.
3. Jolasak haurra asebetetzen duten jarduerak dira.
4. Gorputzeko mugimenduen koordinazioa garatu eta erraztu egiten da.
5. Motrizitatearen eta ikusmenaren arteko koordinazioa garatu eta erraztu egiten da.
6. Hizkuntzaren garapena sustatzen da.
7. Besteekin harremanak sortzen dira.
8. Norberaren ezagutza errazten da.
9. Testuinguruaren ezagutza errazten da.
10. Gurasoekin atxikimendua garatzen da.
Hala ere, onura hauek lortzeko, irizpide batzuk jarraitzea komunigarria da, beraz, ezin ahantz daiteke:
- Haurrek bakarrik jolasten ikasi behar dute. Horretarako, hainbat "irizpide" irakatsi behar diegu, esate baterako, hasieran piezak bere tokian sartzen irakatsi behar diegu baina denboraren poderioz komenigarria da haiek bakarrik piezak bere tokian sartzea, euren irudimena erabiliz.
- Ingurunean sortu daitezkeen distrakzioak (zarata edo bestelakoak) murriztu behar ditugu, umeek estimulu bakar bat prozesatzeko gai baitira.
- Jolasten amaitu dutenean, jostailuak gordetzen ikasi behar dituzte.
- Gehiegizko estimuluak gaitzetsi behar dira. Haurren informazio kantitatea mugatua da, ondorioz nekatzea kaltegarria izan daiteke.
