Egun IKT-ak berebiziko garrantzia dute haurren hezkuntzan, eskolan nahiz eskolatik kanpo. Hori dela eta, garrantzitsua da haurrak mundu horretan murgiltzea pixkanaka-pixkanaka; batetik, IKT-ak baliabide gisa arrunt bilakatzeko eta bestetik, eskolan lantzen den ikaskuntza "arrunta"n lortzen dituzten gaitasunez gain, beste gaitasun batzuk lortzeko. Ikus ditzagun zer nolako ezaugarriak dituen baliabide honek:
- Baliabide pedagogiko gisa erabiltzeko aukera ematen du.
- Errekurtso ezberdinak erabiltzeko aukera ematen du.
- Ikasleen artean iritzi ezberdinak emateko aukera eskaintzen du.
- Sarean modu kooperatiboan lan egiteko aukera eta gaitasuna eskaintzen du.
- Informazio jasotzea, lantzea eta garatzea.
- Razonamendu deduktibo eta induktiboak egitea.
- Estrategia kognitiboak eraikitzea eta aplikatzea.
- Aktibitate batzuetan psikomotrizitatea lantzea.
- Jarduera motoreak lantzea eta garatzea.
Laburbilduz,. IKT-ak alderdi positiboak eskainiko dizkio haurrari, hortaz, horrelakoak erabiltzea gomendagarria izango da bere garapenerako.
Gaia borobiltzeko asmotan, ikus ezazue ondorengo Slideshare-a (Juegos y Tics), gai honen inguruan informazio interesgarria ematen baitu.
Juegos y tics
View more presentations from verowhite
Baina irudi batek maila hitz baino gehiago balio duenez, ikus dezagun IKT-ak hezkuntzan sortzen dituzten emaitzak: