Mostrando entradas con la etiqueta jolas motak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jolas motak. Mostrar todas las entradas

2011/11/12

Adin bakoitzerako jolas bat (III)

"Adin bakoitzerako jolas bat" izeneko sarrerei amaiera emateko, 6-11 urte bitarteko umeek zein motatako jolasak erabili behar dituzten aztertuko dugu.

6-8 urte bitartean, beste haurrekin erlazionatzeko gaitasuna hazten da, hortaz, lagunak beharrezkoak dituzte. Imitazio jolasak leku garrantzitsua hartzen hasten dute; ikusten eta entzuten duten guztia errepikatzen dutelarik. Talde-jolasekiko interesa pizten hasten da; arauak onartzen hasten dira, jolasen inguruan interes gehiago azaltzen dute, etab. Garai honetan, guztia jakin nahi dute, beraz, jolasek bere ezagutzak zabaltzeko aukera ematen diote. Jolasen artean ondokoak izango dira nagusi: ARIKETA JOLASAK, JOLAS SINBOLIKOAK, ERAIKUNTZA JOLASAK eta ARAU JOLASAK.

Ikus dezagun jolas mota bakoitzerako aproposak diren hainbat jostailu:


ARIKETA JOLASAK:


  • Bizikletak
  • Patinak
  • Soka-saltoa
  • Pilotak
  • Hula hop-a





     JOLAS SINBOLIKOAK:


    • Klarionak eta arbelak 
    • Plastilina
    • Txotxongiloak
    • Mozorroak





    ERAIKUNTZA JOLASAK:

    • 50-100 pieza arteko puzzleak
    • Piezekin osatzeko eraikuntza jolasak





      ARAU JOLASAK:

      • Partxisa
      • Dominoa
      • Kanikak
      • Umeentzako ordenagailuak




      8-11 urte bitartean, gauzak ezagutzeko nahia handitzen da eta ikasitakoa eta taldeko kideekin alderatzeko gogoa pizten da. Gainera, lagun onenaren irudia agertzen da. Jolasen artean, ARAU JOLASEK garrantzia handia hartuko dute, bere gaitasun intelektual eta fisikoak bere lagunen aurrean adierazteko aukera ematen dietelako. Hortaz, ikus dezagun arau jolasen inguruan zeintzuk diren jolas egokienak:

      • Magia jolasak 
      • Oroimena lantzekoak
      • Boloak
      • Jolas matematikoak 







      Hiru sarrera hauetan ikusi dugunez, jolas guztiak ez dira edozein adinetarako baliogarriak. Jostailu bakoitzak bere ezaugarriak ditu, hortaz, edozein jostailu ez du balio adin batzuetarako. Askotan horrelako kontuetaz ez gara ohartzen eta oso garrantzitsuak dira, azken finean, haurraren garapenaren zati bat, jostailu hauen menpe dago.

      Sarrera hau borobiltzen amaitzeko, ikus dezagun ondoko bideoa:


        2011/10/09

        Baina... Zer da jolasa?

        Jolasak haurren giza garapena ahalbidetzeko berebiziko garrantzia dute, hainbat prozesu kognitibo abian jarriz. Jolasteko unean haurrak bakarka, taldeka, etab. jolas daitezke, hortaz, momentu hartatik aurrera haurraren garapena lantzen hasten da: harremanak dituzte beste umeekin, euren autonomia lantzen dute, gauzak konpartitzen ikasten dute, irudimena lantzen dute, besteak beste

        Jolas motei dagokionez, hainbat daude, baina oraingoan garrantzitsuenak aipatuko ditugu: ariketa jolasak, jolas sinbokikoak, eraikuntza jolasak eta arau jolasak.



        Ariketa jolasak. Ariketa jolasak, jolas sentsorialak eta mugimenduzkoak dira. Lehenengoak koska egitea edo kolpeak jotzea izan ohi dira, jostailuarekin edo jostailurik gabe.Adibiderik argiena, txintxirrina dugu.

        Hiru urtetik aurrera, jolas hauek mugikortasun ekintzekin lotzen dira, hala nola, bizikleta, pilota, etab. Jolas hauei esker, zentzumenen garapena bultzatzen da, kausa-efektu gertaera ulertzen hasten dira, lehen arrazoibideak egiten laguntzen dute, hainbat mugimendu eta desplazamendurako koordinazioa errazten dute, besteak beste.










        Jolas sinbolikoak. Jolas hauek gauzei, pertsonei edo gertaerei esanahi berriak ematen dizkietenak dira. Jolak hauek bi urteren inguruan lantzen dira, eta umea nagusitxoagoa den ahala, konplexuagoak bilakatzen dira. 


        Jolas sinbolikoei esker, zer dagoen ongi eta zer dagoen gaizki praktikan jartzen dute eta lengoaiako garapena sustatzen dute. Gainera, irudimena eta sormena bultzatzen ditu.











        Eraikuntza jolasak. Eraikuntza jolasen multzoan, muntai jolasak, lotu beharrekoz pieza jolasak, etab. sartzen dira. Haurrak bere lehenengo urteetan eraikuntza sinpleak egingo ditu eta pertsona heldu baten laguntza beharrezko izango du. Haurra nagusitxoago denean eta denboraren poderioz, eraikuntza konplexuagoak egiten joango da. Eraikuntza jolasen artean aipatzekoak dira: puzzleak, eraikitzeko maketak, etab.

        Eraikuntza jolasak begien eta eskuen arteko koordinazioa, leku antolaketa, memoria logikoa, arreta, kontzentrazioa, pazientzia, etab. lantzen eta suspertzen dute.

        Arau jolasak. Arau jolasak, izena bera dioen moduan, arau batzuk jarraituz egiten diren jolasak dira. Horretarako, parte hartzaileek arauak ezagutu behar dituzte eta onartu ere.Lehenengo arau jolasak lau urte inguruan hasten dira.Aipatzekoa da epealdi honetan, arau jolasak baino, gaitasun, asoziazio eta arreta jolasak izaten direla eta normalean, jolasa aurrera ateratzeko heldu baten edota haur helduago baten laguntza behar izaten dutela. Umea jadanik helduagoa denean, mahai jolasak dira talde honetan sartzen direnak: dominio, mahai-futbola, tribiala, etab. Arau jolasetan normalean pertsona bat baino gehiago beharrezkoa da, hala ere, joko indibidualak ere aurki ditzakegu.



        Arau jolasei esker, haurrek gizarteratzen ikasiko dute, galtzen eta irabazten, euren txanda errespetatzen eta euren artean iritzi desberdinak kontuan hartzen. Haurraren garapenari dagokionez, arrazonamenduaren, memoriaren, arretaren eta gogoetaren garapena bultzatzen dute.

        Sarrera honi amaiera emateko, ikus dezagun Slideshareko aurkezpen bat gure gaiarekiko lotura duena:





        Jolas mota hauen inguruan informazio zehatzagoa jakin nahi izanez gero, sar zaitezte hurrengoko helbidean: Jolas motak