Oraindik gogoratzen dut txikia nintzenean egunero parkera joaten nintzela eta bertan bizikletarekin ibiltzen nintzen, sokan saltoka, etab. Egun, gure gazteak gero eta gutxiago jolasten dute aire librean, etxean geratzen baitira euren kontsolarekin jolasten edota telebista ikusten eta horrek hainbat ondorio ekar ditzake, hala nola, beste umeekin gero eta gutxiago harremanak izatea, loditzea, etab.
Sarean bilatzen, hurrengoko irudia aurkitu dut, bertan, umeek ekintza desberdinak egiten zenbat ordu aritu behar diren agertzen da, oso interesgarria izan daitekeela deritzot, ikus dezagun!!
Argi azaltzen da nola telebista ikusten edota bideojokoetan aritzen bi ordu baino gutxiago aritu behar direla. Aldiz, kirola egiteko denbora eskaini behar diotela argi agertzen da; astean gutxienez hiru egun eta gehienez bost egun aritu behar baitira.
Egunero, aldiz, egin behar dituzten ekintzen artean, jolastea da, baina beti aire librean, noski!
Ondorioz, egunero gure gazteak parkera, mendira edo aire librean dagoen leku batera eramatea garrantzitsua da, euren artean harremanak ezartzeko, kirola egiteko, etab. Pena handia izango litzateke aintzinako jolasak eta horren inguruko ohiturak galtzea.