0-6 hilabete bitartean, jaioberria dugun haurra dugu. Inguratzen dion mundua ezagutzen ari da, hortaz, bere sentimenduak bizkortu eta bere gorputza ezagutzera laguntzen dion jostailuak dira aproposenak, hortaz, adin tarte honetan ARIKETA JOLASAK izango dira nagusi eta horretarako, ondorengoak erabiliko ditu:
Mugikariak. Haurraren lehenengo jostailua da. Sehaskatik ikus dezake eta musika ere izatea komenigarria izaten da.
Lanparak. Merkatuan kolore eta forma desberdinetakoak aurki ditzakegu. Lanparak mugitzen diren argiak dituztenak dira. Hauek ere oso garrantzitsuak dira haurraren garapenerako.
Ispiluak. Haurra bere aurpegia ikustekoak dira. Mugitzen denean edota keinuak egiten dituenean, nola aldatzen den ikus dezan. Hauek bereziak dira, eta ez dira puskatzen.
Alfonbrak eta koltxonetak. Haurrak bertan etzan egiten dira. Kolore eta forma askotakoak daude, askok soinuak eta musika dituzte.
Ahora eramateko jostailuak. Hauek oso ugariak dira: ahora eramateko panpinak, txintxirrinak, etab.
6-12 hilabete bitartean bere gorputzaren mugimenduak kontrolatzen joango da eta pixkanaka-pixkanaka nahi dituen objektuak lortzeko mugitu egingo da. Hori dela eta, bere independentzia prozesua hasiko da, hortaz, iniziatiba izatea sortzen dioten jostailuak -mugimendu bat egiterakoan zer ondorio dakartzan ikusteko aukera ematen diotenak- aproposenak dira, hala nola, zutik jartzen lagunduko dioten jostailuak, animali handiak (gainera igo eta botatzeko), soinua eta mugimendua duten jolasak, etab. Hauek ere ARIKETA JOLASAK izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario