2011/11/18

Umeen euskal joko tradizionalak

Aurreko sarreretan, jolastearen garrantziaz aritu gara, eskaintzen dituen onurak aztertu ditugu eta adin bakoitzerako zein jolas diren aproposak landu ditugu. Oraingoan, euskal joko tradizionalen inguruan hitz egingo dugu.

Euskal joko tradizionalak ugariak dira, hurrengoko liburutxo digitalean ikusi dugun bezala. Batzuk, ezagutuko dituzue, beste batzuk, aldiz, ez. Begiradatxo bat bota iezaiozue, azken finean, gure kultur ondarearen zati bat dira eta askotan, umeak gure inguruan jaiotako jolasak ezagutzea oso aberasgarria izan daiteke.

 Zer iruditu zaizue? Pentsatzen ote zenuten hainbeste euskal joko egongo zirenik? Gure haurrekin horrelako jokoak praktikan jartzea komenigarria izango litzateke. Hauetako joku askok, gainera, euskal abestiekin egitekoak dira, hortaz, jolasten ari garen momentu berean dantzak eta abestiak landu ditzakegu eta aldi berean, haurrek euskaraz mintzatzeko aukera paregabea dute,  euskara praktikatzeko unea ere bilakatu daitekeela.


Jolasa, sozializazio tresna gisa

Jolastu nahi dugunean, bakarka edo taldeka egiteko aukera dugu. Egokia da bakarka jolastea, noski, baina ezin ahantz daiteke, taldeka jolastea ere oso komenigarria dela eta are gehiago, beharrezkoa.
Haurra taldeka jolasten duenean beste umeekin sozializatzen ari da eta honi esker...

  • Taldean aritzen ikasten du (arauak errespetatuz, txandak itxaroten...)
  • Beste haur batzuekin jolasak nahiz beste hainbat gauza konpartitzen ikasten du.
  • Beste pertsonak errespetatzen ikasten du.
  • Ezagutzen ez dituen umeekin harreman berriak egiten ikasten du.



Hortaz, jolasak sozializazio tresna gisa erabili dezakegu. Hala ere, ikasi  behar dute ere bakarrik jolasten. Hurrengoko powerpointean taldean jolasteko hainbat jolas interesgarri ikus ditzakezue.

Slideshare aurkezpen honetan ikusi dugun bezala, jolas ugari daude, taldean jolasteko eta horretarako, zapi bat edota pilota bat beharrezkoa dugu. Ez dugu jolas garestirik erosi behar edota parkera gure umeekin jolas desberdinekin joan behar.