Mostrando entradas con la etiqueta jolastu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jolastu. Mostrar todas las entradas

2011/11/18

Jolasa, sozializazio tresna gisa

Jolastu nahi dugunean, bakarka edo taldeka egiteko aukera dugu. Egokia da bakarka jolastea, noski, baina ezin ahantz daiteke, taldeka jolastea ere oso komenigarria dela eta are gehiago, beharrezkoa.
Haurra taldeka jolasten duenean beste umeekin sozializatzen ari da eta honi esker...

  • Taldean aritzen ikasten du (arauak errespetatuz, txandak itxaroten...)
  • Beste haur batzuekin jolasak nahiz beste hainbat gauza konpartitzen ikasten du.
  • Beste pertsonak errespetatzen ikasten du.
  • Ezagutzen ez dituen umeekin harreman berriak egiten ikasten du.



Hortaz, jolasak sozializazio tresna gisa erabili dezakegu. Hala ere, ikasi  behar dute ere bakarrik jolasten. Hurrengoko powerpointean taldean jolasteko hainbat jolas interesgarri ikus ditzakezue.

Slideshare aurkezpen honetan ikusi dugun bezala, jolas ugari daude, taldean jolasteko eta horretarako, zapi bat edota pilota bat beharrezkoa dugu. Ez dugu jolas garestirik erosi behar edota parkera gure umeekin jolas desberdinekin joan behar.

                                                                                       

2011/10/29

Egunero aire librean jolastu beharra dugu!!

Azken urteotan, jolasteko moduak asko aldatu dira; jolas gisa bideojokoak nagusitu dira eta horren ondorioz, jolasteko ohiturak aldatu dira.

Oraindik gogoratzen dut txikia nintzenean egunero parkera joaten nintzela eta bertan bizikletarekin ibiltzen nintzen, sokan saltoka, etab. Egun, gure gazteak gero eta gutxiago jolasten dute aire librean, etxean geratzen baitira euren kontsolarekin jolasten edota telebista ikusten eta horrek hainbat ondorio ekar ditzake, hala nola, beste umeekin gero eta gutxiago harremanak izatea, loditzea, etab.

Sarean bilatzen, hurrengoko irudia aurkitu dut, bertan, umeek ekintza desberdinak egiten zenbat ordu aritu behar diren  agertzen da, oso interesgarria izan daitekeela deritzot, ikus dezagun!!


Argi azaltzen da nola telebista ikusten edota bideojokoetan aritzen bi ordu baino gutxiago aritu behar direla. Aldiz, kirola egiteko denbora eskaini behar diotela argi agertzen da; astean gutxienez hiru egun eta gehienez bost egun aritu behar baitira.
Egunero, aldiz, egin behar dituzten ekintzen artean, jolastea da, baina beti aire librean, noski!

Ondorioz, egunero gure gazteak parkera, mendira edo aire librean dagoen leku batera eramatea garrantzitsua da, euren artean harremanak ezartzeko, kirola egiteko, etab. Pena handia izango litzateke aintzinako jolasak eta horren inguruko ohiturak galtzea.