Mostrando entradas con la etiqueta klasean. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta klasean. Mostrar todas las entradas

2011/10/01

Zergatik da hain garrantzitsua jolastea?

Haurren garapenerako jolastea oso garrantzitsua da, eta are gehiago, beharrezkoa. Gure gazteek astean zehar jo ta ke aritzen dira etxerako lanak egiten, askotan jolasteko denbora ez dutelarik. Denok dakigu, ikastea euren etorkizunerako funtsezkoa dela, noski, baina baita jolastea, hainbat arrazoi direla medio. Hurrengo aurkezpenak oso ondo laburbiltzen du jolasteak dakarren onurak:

jolasak
View more presentations from aainho
Ikusi dugunez, jolasek hainbat alderdi positibo eskaintzen dituzte, ikus ditzagun berriro ere, konturatzeko jolasa zein onuragaria den euren garapenerako:

  1. Inguruarekin harremanetan jartzeko
  2. Lotura afektiboak sortzeko
  3. Motrizitatea lantzeko
  4. Elkarren arteko harremanak sortzeko
  5. Arauak ikasteko
  6. Hizkuntza lantzeko
  7. Nagusiak imitatzeko
  8. Bizitzako jarduerak ikasteko
  9. Garapenerako
  10. Adierazpena lantzeko
  11. Gatazkak konpontzeko
  12. Nortasuna finkatzeko
  13. Norbera bere burua ezagutzeko
  14. Lankidetza lantzeko
  15. Bizikidetza lantzeko
Beraz... JOLASTEA EZ DA DENBORA GALTZEA,HEZIKETA TRESNA BEZALA HARTZEKOA BAINO.

2011/09/28

Ongi Etorri "Jolasen txokoa" blogera!

Blog honen bidez, jolasen munduan murgilduko gara. Batetik, jolasek haurrengan duten eragina aztertuko dugu, bai euren garapenean, baita euren heziketan ere. Bestetik, jolas desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu eta bidez batez, hauek denboran zehar izan dituzten aldaketak antzeman ahal izango ditugu.

Espero dut baliogarria suertatzea eta denok parte hartzea, azken finean, jakituria denon artean eraikitzen da...



Blogaren helburu nagusiak:

1. Jolasen garrantzia aztertzea
2. Jolasak haurrengan duten eragina azaltzea
3. Jolasak haurrei dakarzkien onurak antzematea eta aztertzea
4. Jolas mota desberdinak ezagutzea eta azaltzea
5. Jolasak denboran zehar izan dituzten aldaketak ezagutzea