2011/10/15

Jolasteak eskaintzen dituen onurak

Aurreko sarreran jolas motak sailkatu ditugu eta jolas bakoitzak dakartzan onurak aztertu ditugu. Oraingoan jolasak umeengan sortzen dituzten onurak sailkatu ditugu baina era orokorrago batean.




1. Sentsazio berriak sentitzen dira.
2. Sormena eta irudimena garatzen dira.
3. Jolasak haurra asebetetzen duten jarduerak dira.
4. Gorputzeko mugimenduen koordinazioa garatu eta erraztu egiten da.


5. Motrizitatearen eta ikusmenaren arteko koordinazioa garatu eta erraztu egiten da.
6. Hizkuntzaren garapena sustatzen da.
7. Besteekin harremanak sortzen dira.
8. Norberaren ezagutza errazten da.
9. Testuinguruaren ezagutza errazten da.
10. Gurasoekin atxikimendua garatzen da.


Hala ere, onura hauek lortzeko, irizpide batzuk jarraitzea komunigarria da, beraz, ezin ahantz daiteke:


  • Haurrek bakarrik jolasten ikasi behar dute. Horretarako, hainbat "irizpide" irakatsi behar diegu, esate baterako, hasieran piezak bere tokian sartzen irakatsi behar diegu baina denboraren poderioz komenigarria da haiek bakarrik piezak bere tokian sartzea, euren irudimena erabiliz.
  • Ingurunean sortu daitezkeen distrakzioak (zarata edo bestelakoak) murriztu behar ditugu, umeek estimulu bakar bat prozesatzeko gai baitira.
  • Jolasten amaitu dutenean, jostailuak gordetzen ikasi behar dituzte. 
  • Gehiegizko estimuluak gaitzetsi behar dira. Haurren informazio kantitatea mugatua da, ondorioz nekatzea kaltegarria izan daiteke.

2 comentarios:

  1. uda honetan, auzolandegi baten egon naiz ceutan, eta auzolandegiaren egitekoa umeekin jolasean egotea zen. 15 egunez, ni ere ume izan nintzen, eta jolasak dituen onura guzti hauek bizi.
    15 egunez benetan bizirik sentitu nintzen...horregatik nola ez dut umeengan izan dezakeen onura ikusiko!

    ResponderEliminar
  2. Nago eskerrik asko zure erantzunagatik. Nire blogaren lehenengo erantzuna izan da eta ilusio handia egin dit..Eta noski, jolasteak onurak baino ez ditu sortzen, bai haurrengan, baita helduengan ere!!

    ResponderEliminar