Aurreko sarreran, haurraren lehen urtean zeintzuk diren bere jostailu egokienak aztertu genuen. Oraingoan, 2 urtetik 5 urterarte zein jostailu diren aproposenak aztertuko dugu. Horretarako, testu birsortu baten bidez egingo dugu.
1-2urte:
Mugimenduak garrantzi handia du; dena ukitu behar du eta leku guztietara iritsi, horregatik espazioan barrena ibiltzeko aukera emango dioten jostailuak behar ditu. Jada badabil eta errazagoa izango da gauzak hartzea...
Hitzak erabiltzen ditu gauzak adierazteko eta hiztegia handitzen doa. Bere autonomia adieraztea gustatzen zaio. Helduekin jolastea gustukoa du, eta gainera, bere lorpenak zoriondu zain egoten da. Gertaerak erlazionatzeko aukera ematen duten jostailuak behar ditu, kausa-efektua ulertzen lagundu eta ekintza sinpleen imitazioa bultzatzen dutenak.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK: Askotariko argiak dituzten lanparak, ispiluak, mugimendua eta soinua duten jostailuak, egurrezko edo plastikozko jostailuak jotzeko edota era askotara ordenatzeko, uretan eta hondarrean jolasteko jostailuak, ibiltzen lagunduko dioten jostailuak, hainbat tamainatako pilotak...
JOLAS SINBOLIKOAK: Pinturak, jolaserako liburuak, oihalezko panpinak, panpinekin jolasteko osagarriak, telefonoak, pelutxeak, ibilgailuak...
ERAIKUNTZA JOLASAK: Egur edo plastikozko jostailuak, pieza bat bestearen barnean sartzeko aukera ematen dutenak, baina pieza gutxikoak.
2-3urte:
Haurraren autonomia mailak nabarmen egin du gora; badira hilabete batzuk oinez hasi zenetik, bere gorputza hobeto ezagutzen du eta hobeto kontrolatzen du bere ingurunea. Gauzak berak bakarrik egiteko beharra du. Lengoaia ere hobeto menderatzen du eta etengabe imitatzen ditu helduen ondoan bizitakoak, beste haurrekin egoteko gogoa du, askotan beraiek ezagutzera gerturatuko da eta helduekin ere egon nahiko du, baina ikusle moduan.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK: Soinua eta mugimendua duten jostailuak, musika tresnak, gorputz osoa ikusteko moduko ispiluak, ordenatu eta bata bestearen gainean jartzeko aukera emango dioten jostailuak, uretan eta hondarrean jolastekoak, pilotak, txirristak, trizikloak, bultzatzeko jostailuak, mugimendua eta soinua dutenak.
JOLAS SINBOLIKOAK: Margoak, ipuin eta liburuak, panpinak eta osagarriak, pelutxeak, barnean jolasteko etxeak, eguneroko bizitza imitatzen duten jostailuak (sukaldea, plantxa…), mozorroak.
ERAIKUNTZA JOLASAK: 6-18 bitarteko piezak dituzten puzzleak eta eraikuntzak.
3-5urte:
Jolas sinbolikoak protagonismo handia hartuko du etapa honetan. Eskolan hasi da eta komunikaziorako duen gaitasunak bere harreman sozialak zabaltzea dakar. Kantitate, espazio eta denboraren lehen nozioak barneratuko ditu eta jakin-min handia izango du, guztia galdetu eta jakin nahiko du. ‘Zergatik’ galderaren adina iritsi da. Jolas egitea du lehentasuna; batez ere, besteekin jolas egitea.
Eskuak eta bere gorputza askoz ere hobeto kontrolatzen ditu. Etapa amaieran, mahai jokoak interesatuko zaizkio; batez ere, bere ezaguerak adierazteko baliagarri izango zaizkionak, letra, zenbaki eta koloreak adibidez.
Jostailuak:
ARIKETA JOLASAK: Txibak, kaleidoskopioak, musika tresnak, uretan eta hondarrean jolastekoak, bata bestearen barnean sartzekoak, lau gurpileko bizikletak, patinak, akuilu-makuluak, hainbat neurritako pilotak...
JOLAS SINBOLIKOAK: Koloretako margo eta klarionak, arbelak, panpinak (garbitu, orraztu eta janzteko) eta horien osagarriak, pelutxeak, ingurune ezberdinen erreprodukzioa (zirkoa, baserria, piraten untziak, panpin-etxeak…), gauzak kargatzeko ibilgailuak, trenak, ofizioak imitatzeko jolasak (pelukeria, saltzaileak, medikuak...), txotxongiloak, telefonoak, mikrofono eta magnetofonoak...
ERAIKUNTZA JOLASAK: 30 pieza arteko puzzleak, piezak bata bestearen barnean sartzeko jostailuak, moldatzekoak, galde-erantzunak dituzten joko elektronikoak (zenbaki edota soinuen ezagutzari buruzkoak), boloak, pilota eta belkroa duten dianak...