Mostrando entradas con la etiqueta ariketa jolasak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ariketa jolasak. Mostrar todas las entradas

2011/12/15

Jolasak eta IKT-ak

Blogaren sarrera ezberdinen bidez, jolasen munduan murgiltzen saiatu gara. Gaurko sarreran, jolasen inguruan arituko gara berriro ere, baina hauek arlo zehatzago batean aplikatuz: informazio eta komunikazio teknologietan, alegia.


Egun IKT-ak berebiziko garrantzia dute haurren hezkuntzan, eskolan nahiz eskolatik kanpo. Hori dela eta, garrantzitsua da haurrak mundu horretan murgiltzea pixkanaka-pixkanaka; batetik, IKT-ak baliabide gisa arrunt bilakatzeko eta bestetik, eskolan lantzen den ikaskuntza "arrunta"n lortzen dituzten gaitasunez gain, beste gaitasun batzuk lortzeko. Ikus ditzagun zer nolako ezaugarriak dituen baliabide honek:

  • Baliabide pedagogiko gisa erabiltzeko aukera ematen du.
  • Errekurtso ezberdinak erabiltzeko aukera ematen du.
  • Ikasleen artean iritzi ezberdinak emateko aukera eskaintzen du.
  • Sarean modu kooperatiboan lan egiteko aukera eta gaitasuna eskaintzen du.
IKT-en erabileraren artean, bideojokoak aipa ditzakegu. Bideojoko anitzak daude, hortaz, egoera eta adin ezberdina kontuan hartuko dugu, bat edo beste aukeratzeko. Hala ere, bideojokoei esker haurrek hainbat gaitasun abian jarri beharko dituzte, ondorengoak dira:



  1. Informazio jasotzea, lantzea eta garatzea.
  2. Razonamendu deduktibo eta induktiboak egitea.
  3. Estrategia kognitiboak eraikitzea eta aplikatzea.
  4. Aktibitate batzuetan psikomotrizitatea lantzea.
  5. Jarduera motoreak lantzea eta garatzea.

Laburbilduz,. IKT-ak alderdi positiboak eskainiko dizkio haurrari, hortaz, horrelakoak erabiltzea gomendagarria izango da bere garapenerako.


Gaia borobiltzeko asmotan, ikus ezazue ondorengo Slideshare-a (Juegos y Tics), gai honen inguruan informazio interesgarria ematen baitu.


Juegos y tics
View more presentations from verowhite


Baina irudi batek maila hitz baino gehiago balio duenez, ikus dezagun IKT-ak hezkuntzan sortzen dituzten emaitzak:


2011/11/12

Adin bakoitzerako jolas bat (III)

"Adin bakoitzerako jolas bat" izeneko sarrerei amaiera emateko, 6-11 urte bitarteko umeek zein motatako jolasak erabili behar dituzten aztertuko dugu.

6-8 urte bitartean, beste haurrekin erlazionatzeko gaitasuna hazten da, hortaz, lagunak beharrezkoak dituzte. Imitazio jolasak leku garrantzitsua hartzen hasten dute; ikusten eta entzuten duten guztia errepikatzen dutelarik. Talde-jolasekiko interesa pizten hasten da; arauak onartzen hasten dira, jolasen inguruan interes gehiago azaltzen dute, etab. Garai honetan, guztia jakin nahi dute, beraz, jolasek bere ezagutzak zabaltzeko aukera ematen diote. Jolasen artean ondokoak izango dira nagusi: ARIKETA JOLASAK, JOLAS SINBOLIKOAK, ERAIKUNTZA JOLASAK eta ARAU JOLASAK.

Ikus dezagun jolas mota bakoitzerako aproposak diren hainbat jostailu:


ARIKETA JOLASAK:


  • Bizikletak
  • Patinak
  • Soka-saltoa
  • Pilotak
  • Hula hop-a





     JOLAS SINBOLIKOAK:


    • Klarionak eta arbelak 
    • Plastilina
    • Txotxongiloak
    • Mozorroak





    ERAIKUNTZA JOLASAK:

    • 50-100 pieza arteko puzzleak
    • Piezekin osatzeko eraikuntza jolasak





      ARAU JOLASAK:

      • Partxisa
      • Dominoa
      • Kanikak
      • Umeentzako ordenagailuak




      8-11 urte bitartean, gauzak ezagutzeko nahia handitzen da eta ikasitakoa eta taldeko kideekin alderatzeko gogoa pizten da. Gainera, lagun onenaren irudia agertzen da. Jolasen artean, ARAU JOLASEK garrantzia handia hartuko dute, bere gaitasun intelektual eta fisikoak bere lagunen aurrean adierazteko aukera ematen dietelako. Hortaz, ikus dezagun arau jolasen inguruan zeintzuk diren jolas egokienak:

      • Magia jolasak 
      • Oroimena lantzekoak
      • Boloak
      • Jolas matematikoak 







      Hiru sarrera hauetan ikusi dugunez, jolas guztiak ez dira edozein adinetarako baliogarriak. Jostailu bakoitzak bere ezaugarriak ditu, hortaz, edozein jostailu ez du balio adin batzuetarako. Askotan horrelako kontuetaz ez gara ohartzen eta oso garrantzitsuak dira, azken finean, haurraren garapenaren zati bat, jostailu hauen menpe dago.

      Sarrera hau borobiltzen amaitzeko, ikus dezagun ondoko bideoa:


        2011/11/08

        Adin bakoitzerako jolas bat II

        Aurreko sarreran, haurraren lehen urtean zeintzuk diren bere jostailu egokienak aztertu genuen. Oraingoan, 2 urtetik 5 urterarte zein jostailu diren aproposenak aztertuko dugu. Horretarako, testu birsortu baten bidez egingo dugu.


        1-2urte: Mugimenduak garrantzi handia du; dena ukitu behar du eta leku guztietara iritsi, horregatik espazioan barrena ibiltzeko aukera emango dioten jostailuak behar ditu. Jada badabil eta errazagoa izango da gauzak hartzea... Hitzak erabiltzen ditu gauzak adierazteko eta hiztegia handitzen doa. Bere autonomia adieraztea gustatzen zaio. Helduekin jolastea gustukoa du, eta gainera, bere lorpenak zoriondu zain egoten da. Gertaerak erlazionatzeko aukera ematen duten jostailuak behar ditu, kausa-efektua ulertzen lagundu eta ekintza sinpleen imitazioa bultzatzen dutenak. Jostailuak: ARIKETA JOLASAK: Askotariko argiak dituzten lanparak, ispiluak, mugimendua eta soinua duten jostailuak, egurrezko edo plastikozko jostailuak jotzeko edota era askotara ordenatzeko, uretan eta hondarrean jolasteko jostailuak, ibiltzen lagunduko dioten jostailuak, hainbat tamainatako pilotak... JOLAS SINBOLIKOAK: Pinturak, jolaserako liburuak, oihalezko panpinak, panpinekin jolasteko osagarriak, telefonoak, pelutxeak, ibilgailuak... ERAIKUNTZA JOLASAK: Egur edo plastikozko jostailuak, pieza bat bestearen barnean sartzeko aukera ematen dutenak, baina pieza gutxikoak. 2-3urte: Haurraren autonomia mailak nabarmen egin du gora; badira hilabete batzuk oinez hasi zenetik, bere gorputza hobeto ezagutzen du eta hobeto kontrolatzen du bere ingurunea. Gauzak berak bakarrik egiteko beharra du. Lengoaia ere hobeto menderatzen du eta etengabe imitatzen ditu helduen ondoan bizitakoak, beste haurrekin egoteko gogoa du, askotan beraiek ezagutzera gerturatuko da eta helduekin ere egon nahiko du, baina ikusle moduan. Jostailuak: ARIKETA JOLASAK: Soinua eta mugimendua duten jostailuak, musika tresnak, gorputz osoa ikusteko moduko ispiluak, ordenatu eta bata bestearen gainean jartzeko aukera emango dioten jostailuak, uretan eta hondarrean jolastekoak, pilotak, txirristak, trizikloak, bultzatzeko jostailuak, mugimendua eta soinua dutenak. JOLAS SINBOLIKOAK: Margoak, ipuin eta liburuak, panpinak eta osagarriak, pelutxeak, barnean jolasteko etxeak, eguneroko bizitza imitatzen duten jostailuak (sukaldea, plantxa…), mozorroak. ERAIKUNTZA JOLASAK: 6-18 bitarteko piezak dituzten puzzleak eta eraikuntzak. 3-5urte: Jolas sinbolikoak protagonismo handia hartuko du etapa honetan. Eskolan hasi da eta komunikaziorako duen gaitasunak bere harreman sozialak zabaltzea dakar. Kantitate, espazio eta denboraren lehen nozioak barneratuko ditu eta jakin-min handia izango du, guztia galdetu eta jakin nahiko du. ‘Zergatik’ galderaren adina iritsi da. Jolas egitea du lehentasuna; batez ere, besteekin jolas egitea. Eskuak eta bere gorputza askoz ere hobeto kontrolatzen ditu. Etapa amaieran, mahai jokoak interesatuko zaizkio; batez ere, bere ezaguerak adierazteko baliagarri izango zaizkionak, letra, zenbaki eta koloreak adibidez. Jostailuak: ARIKETA JOLASAK: Txibak, kaleidoskopioak, musika tresnak, uretan eta hondarrean jolastekoak, bata bestearen barnean sartzekoak, lau gurpileko bizikletak, patinak, akuilu-makuluak, hainbat neurritako pilotak... JOLAS SINBOLIKOAK: Koloretako margo eta klarionak, arbelak, panpinak (garbitu, orraztu eta janzteko) eta horien osagarriak, pelutxeak, ingurune ezberdinen erreprodukzioa (zirkoa, baserria, piraten untziak, panpin-etxeak…), gauzak kargatzeko ibilgailuak, trenak, ofizioak imitatzeko jolasak (pelukeria, saltzaileak, medikuak...), txotxongiloak, telefonoak, mikrofono eta magnetofonoak... ERAIKUNTZA JOLASAK: 30 pieza arteko puzzleak, piezak bata bestearen barnean sartzeko jostailuak, moldatzekoak, galde-erantzunak dituzten joko elektronikoak (zenbaki edota soinuen ezagutzari buruzkoak), boloak, pilota eta belkroa duten dianak...




        Informazio gehiago nahi izanez gero, ondorengo estekan klik egin: adin bakoitzerako jolasak

        Jolasa: Eginkizun garrantzitsua (ISSUU)

        Hona hemen Issue-n aurkitutako liburutxo interesgarri bat. Bertan, jolasak eginkizun garrantzitsua dela baieztatzen da eta horretarako, jolastea eta jostailuak zer diren azaltzen da, jostailuen inguruko historia kontatzen da, etab.

        IREKI EZAZUE LIBURUA ETA GOXA EZAZUE!!!



        Open publication - Free publishing - More ume

        Liburutxo oso interesgarria dela deritzot. Oso ondo azaltzen du zer diren jolasak eta jostailuak eta hauen inguruan hainbat azaltzen ditu. Gainera, agertzen diren irudi eta argazkiak oso politak eta atseginak dira, hortaz, irakurmena askoz entretenigarria izatea lortzen du.



        2011/11/05

        Adin bakoitzerako jolas bat (I)

        Hurrengo sarreretan, adin bakoitzean zein jolasak diren aproposenak aztertuko dugu. Haurraren adinaren arabera, jostailu bat edo beste hautatuko dugu; azken finean, jolasaren helburua umearen garapena bideratzea eta kalitatea bermatzea da.

        0-6 hilabete bitartean, jaioberria dugun haurra dugu. Inguratzen dion mundua ezagutzen ari da, hortaz, bere sentimenduak bizkortu eta bere gorputza ezagutzera laguntzen dion jostailuak dira aproposenak, hortaz, adin tarte honetan ARIKETA JOLASAK izango dira nagusi eta horretarako, ondorengoak erabiliko ditu:



        Mugikariak. Haurraren lehenengo jostailua da. Sehaskatik ikus dezake eta musika ere izatea komenigarria izaten da.










        Lanparak. Merkatuan kolore eta forma desberdinetakoak aurki ditzakegu. Lanparak mugitzen diren argiak dituztenak dira. Hauek ere oso garrantzitsuak dira haurraren garapenerako.








        Ispiluak. Haurra bere aurpegia ikustekoak dira. Mugitzen denean edota keinuak egiten dituenean, nola aldatzen den ikus dezan. Hauek bereziak dira, eta ez dira puskatzen.









        Alfonbrak eta koltxonetak. Haurrak bertan etzan egiten dira. Kolore eta forma askotakoak daude, askok soinuak eta musika dituzte.










        Ahora eramateko jostailuak. Hauek oso ugariak dira: ahora eramateko panpinak, txintxirrinak, etab.






        6-12 hilabete bitartean bere gorputzaren mugimenduak kontrolatzen joango da eta pixkanaka-pixkanaka nahi dituen objektuak lortzeko mugitu egingo da. Hori dela eta, bere independentzia prozesua hasiko da, hortaz, iniziatiba izatea sortzen dioten jostailuak -mugimendu bat egiterakoan zer ondorio dakartzan ikusteko aukera ematen diotenak-  aproposenak dira, hala nola, zutik jartzen lagunduko dioten jostailuak, animali handiak (gainera igo eta botatzeko), soinua eta mugimendua duten jolasak, etab. Hauek ere ARIKETA JOLASAK izango dira.

        Aipatu ditugun jostailuez aparte, adin tarte honetako haurrei laztanak edo muxuak ematea, etab. joku itxurakoak bilakatzen dira ere. Ikus dezagun ondoko bideoa