Jolas motei dagokionez, hainbat daude, baina oraingoan garrantzitsuenak aipatuko ditugu: ariketa jolasak, jolas sinbokikoak, eraikuntza jolasak eta arau jolasak.
Ariketa jolasak. Ariketa jolasak, jolas sentsorialak eta mugimenduzkoak dira. Lehenengoak koska egitea edo kolpeak jotzea izan ohi dira, jostailuarekin edo jostailurik gabe.Adibiderik argiena, txintxirrina dugu.
Hiru urtetik aurrera, jolas hauek mugikortasun ekintzekin lotzen dira, hala nola, bizikleta, pilota, etab. Jolas hauei esker, zentzumenen garapena bultzatzen da, kausa-efektu gertaera ulertzen hasten dira, lehen arrazoibideak egiten laguntzen dute, hainbat mugimendu eta desplazamendurako koordinazioa errazten dute, besteak beste.
Jolas sinbolikoak. Jolas hauek gauzei, pertsonei edo gertaerei esanahi berriak ematen dizkietenak dira. Jolak hauek bi urteren inguruan lantzen dira, eta umea nagusitxoagoa den ahala, konplexuagoak bilakatzen dira.
Jolas sinbolikoei esker, zer dagoen ongi eta zer dagoen gaizki praktikan jartzen dute eta lengoaiako garapena sustatzen dute. Gainera, irudimena eta sormena bultzatzen ditu.
Eraikuntza jolasak. Eraikuntza jolasen multzoan, muntai jolasak, lotu beharrekoz pieza jolasak, etab. sartzen dira. Haurrak bere lehenengo urteetan eraikuntza sinpleak egingo ditu eta pertsona heldu baten laguntza beharrezko izango du. Haurra nagusitxoago denean eta denboraren poderioz, eraikuntza konplexuagoak egiten joango da. Eraikuntza jolasen artean aipatzekoak dira: puzzleak, eraikitzeko maketak, etab.
Eraikuntza jolasak begien eta eskuen arteko koordinazioa, leku antolaketa, memoria logikoa, arreta, kontzentrazioa, pazientzia, etab. lantzen eta suspertzen dute.
Arau jolasak. Arau jolasak, izena bera dioen moduan, arau batzuk jarraituz egiten diren jolasak dira. Horretarako, parte hartzaileek arauak ezagutu behar dituzte eta onartu ere.Lehenengo arau jolasak lau urte inguruan hasten dira.Aipatzekoa da epealdi honetan, arau jolasak baino, gaitasun, asoziazio eta arreta jolasak izaten direla eta normalean, jolasa aurrera ateratzeko heldu baten edota haur helduago baten laguntza behar izaten dutela. Umea jadanik helduagoa denean, mahai jolasak dira talde honetan sartzen direnak: dominio, mahai-futbola, tribiala, etab. Arau jolasetan normalean pertsona bat baino gehiago beharrezkoa da, hala ere, joko indibidualak ere aurki ditzakegu.
Arau jolasei esker, haurrek gizarteratzen ikasiko dute, galtzen eta irabazten, euren txanda errespetatzen eta euren artean iritzi desberdinak kontuan hartzen. Haurraren garapenari dagokionez, arrazonamenduaren, memoriaren, arretaren eta gogoetaren garapena bultzatzen dute.
Sarrera honi amaiera emateko, ikus dezagun Slideshareko aurkezpen bat gure gaiarekiko lotura duena:
JolasakView more presentations from janiremorillo
Jolas mota hauen inguruan informazio zehatzagoa jakin nahi izanez gero, sar zaitezte hurrengoko helbidean: Jolas motak
No hay comentarios:
Publicar un comentario